XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adio Basabûrû maitia
Eta Nabarra gûzia
Ni lo-eta khanta zazie
Beretter-en bizitzia.

Eror hilik.

GONZALVE
Fernando tzar hori beno
Badeia abreagorik?
Ez dia engoitik aski
Odol ixur-arazirik?

Beretter adixkidia
Hortxet ikhusten hait hilik
Horra zergatik nik dûdan
Edanen phozu hortarik.

Fernando beste krima bat
Badûkek ene hiltzian
Bena phakatûren dûtûk
Denak ifernû gorrian.

Eror hilik. Erretira bi hilak hor utzirik.

JELKALDI 29 Jelki: Katalina Erregiña, François Ier eta zazpi delegatik.

KATALINA
Oranoko sordeisena
Heben dûgûn destorbia!
Fernandoren eretzetik
Beretter hor akabi da.

Egiazko debrian mithil
Gaxk'egiteko sorthûrik
Oithian bater'ez dûka
Fernando bihotz hexarik?

Bertan ezkapi hiz eta
Begirazale dûk franko
Bena bakerik ez dûkek
Gûk hi atzaman artino.